Gyromitra parma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gyromitra parma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaDiscinaceae
GeneroaGyromitra
Espeziea Gyromitra parma

Gyromitra parma Discinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik.

Sinonimoa:Discina parma .

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apotezioa: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa, irregularra, hasieran kopa itxuran, gero zabaldu egiten da, ertza kanpora zabalduz.

Himenioa: Kolorea arre argitik arre-gorrixkara, zimurtsua. Kanpoko aldea argiagoa du.

Hanka: 6 cm artekoa, ildaskatua eta zimurtua.

Haragia: Hauskorra, zurixka, lodia. Usain eta zapore hautemanezinak.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Discina perlata delakoarekin nahas daiteke, hau gehienetan zur deskonposatuan hazten da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian. Normalean lurrean hazten da, ibaiertzeko basoetan, baina baita zurean ere. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonia, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 738 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]