Edukira joan

Hebeloma laterinum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hebeloma laterinum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaHebeloma
Espeziea Hebeloma laterinum
Vesterh., 2005
BasionimoaAgaricus laterinus

Hebeloma laterinum Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina ez preziatua eta beste Hebeloma toxiko batzuekin nahasteko arriskuarekin.

Sinonimoak: Hebeloma edurum, Hebeloma sinuosum, Hebeloma birrum.

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, likatsua, kanpai itxurakoa edo erdiesferikoa gaztetan eta ganbila helduaroan. Lehoi kolorekoa, okre antzeko argia edo arrexka-okre antzekoa, ertza pixka bat bakarrik argiagoa, eta ertzean soilik ildaskatua.

Orriak: Haragi zikin kolorekoak, gero arrexkak, estu, ur tanta gabe.

Hanka: 4 eta 6 (9,5) cm bitarteko garaierakoa, 0,5 eta 1,7 cm bitarteko lodierakoa; krema kolorekoa, arrexkarako joerarekin; betea, fibrilosoa, xerlo eta ezkatekin, zuzena, oinarria lodituta, sustrai antzekoarekin pinuetan hazten bada eta ez hain sustrai antzekoarekin eta oinarria ez hain loditua hostozabaletan hazten bada. Gortina gabe

Haragia: Zurixka, trinkoa. Kakaoaren edo frutaren usain atsegina du, inoiz ez patatarena eta zapore mikatza.[2]

Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Birrum epitetoa latinetik dator, arre-gorrixka kolorea esan nahi duen, "birrum" hitzetik. Kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hebeloma crustuliniforme delakoarekin nahas daiteke, hau kolore argiagokoa da, patataren usaina du eta orrietan ur tantak izaten ditu.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. G. Bruchet-en arabera, bi ekotipo daude: bat hostozabalen basoekin lotuta dagoena, honen oinak ez du ia sustrai antzekorik eta frutaren usaina du eta beste bat pinuei lotua, honek sustrai antzeko oina du eta kakao usaina. Oso ugaria, ale askoko taldeetan hazten da gehienetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 437 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 205 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 241 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 228 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]