Hohenbuehelia silvana
Hohenbuehelia silvana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pleurotaceae |
Generoa | Hohenbuehelia |
Espeziea | Hohenbuehelia silvana [[|]] |
Hohenbuehelia silvana Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik. Txikia da eta ikusi gabe uzten dugu.
Sinonimoak: Resupinatus silvanus
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, hasieran alderantzizko kanpaiaren forman, gero irekia, zabaldua, disko formakoa, grisaxka, ilun samarra, furfurazeoa, lehorra.
Orriak: Oso zabal, desberdinak, nahiko lodiak, grisaxkak, ertz zurixkarekin, errezeptakuluaren erdira begira.
Hanka: Ez du hankarik.
Haragia: Geruza gelatinakara du, zeharrargia, usaingabea.[2]
Etimologia: Resupinatus terminoa latinetik dator, atzeraka tolestuta, alderantzizkoa, esa nahi duen "resupinus" hitzetik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez du sukalderako balio.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Resupinatus applicatus delakoarekin nahas daiteke, hau ere ugaria da, baina orriak estuago ditu.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urte osoan, baldintza onak badaude. Oso ohikoa koniferoen eta hostozabalen egur hondarretan, ale askoko taldetan.[3]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 243 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datuak: Q10525126