Hydnellum scrobiculatum
Hydnellum scrobiculatum | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum scrobiculatum P.Karst., 1879 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum scrobiculatum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hydnellum scrobiculatum Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Ez da jangarria.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Iraizkinez, eskreszentziez estalia, helduaroan distiratsua, ertz bihurgunetsua, gaztetan azal feltroduna du eta helduaroan ezkatatsua, hasieran kolore zurixka du, heldu ondoren arre-arrosa kolorekoa eta marroi-purpura kolorekoa.
Eztenak: 0,4 cm-ko luzerakoak, dekurrenteak, zuriak, baina marroi-purpura kolorera biratuz, kapelan bezala.
Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten eztenak
Hanka: 2 eta 3 cm bitarteko luzerakoa, lodia, arrosakara, kapelaren kolorekoa, oinarrian mizelioarekin.
Haragia: Irin usainarekin. Espora jalkina marroia.[2]
Etimologia: Scrobiculatum epitetoa, "scrobiculus fossa"-tik dator, zuloa edo sakonune, esan nahi duen "scrobiis" hitzaren txikigarritik. Hainbat zulo edo sakonune txiki.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrukara eta akrea, ez du sukaldaritzarako balio. Galzorian dagoelako babestu beharrekoa.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hydnellum concrescens delakoarekin nahas daiteke, baina honek gaztainondoen eta Quercus zuhaitzen azpian irteten du. Hydnellum ferrugineums eta Hydnellum spongiosipes espezieak ere badute antza.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere irailean. Baso mistoetan, hostozabalen eta koniferoen azpian. Bakarrik edo taldeetan mordoka.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Himalaiako eremua, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..