Hygrocybe helobia
Hygrocybe helobia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe helobia Bon, 1976 |
Basionimoa | Hygrophorus helobius |
Hygrocybe helobia Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta kalitate gabea. Jangarritasuna ezezaguna da.
Sinonimoak: Hygrocybe miniatoalba, Hygrocybe mollis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikotik ganbilera, ondoren, lau samarra edo deprimitua, lehorra, ezkata finekin, horixka laranjatu samar kolorekoa, eta batzuetan hori-zurixka kolorekoa.
Orriak: Itsatsiak edo dekurrente samarrak, kolore horia dute.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Liraina, zilindrikoa, leuna, hauskorra, kapelaren antzeko kolorekoa, oinarrian tomentu zurixka batekin.
Haragia: Hutsala, usain eta zapore berezirik gabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe miniata delakoarekin, honek kolore gorri biziagoa du, batez ere gaztetan.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan. Baso hezeetan edo zingiratsuetan, belarretan edo goroldiotan ateratzen da. Urria.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Errusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 139 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q10716337
- Multimedia: Hygrocybe helobia / Q10716337