Hygrocybe helobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe miniatoalba» orritik birbideratua)
Hygrocybe helobia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe helobia
Bon, 1976

Hygrocybe helobia Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta kalitate gabea. Jangarritasuna ezezaguna da.

Sinonimoak: Hygrocybe miniatoalba, Hygrocybe mollis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikotik ganbilera, ondoren, lau samarra edo deprimitua, lehorra, ezkata finekin, horixka laranjatu samar kolorekoa, eta batzuetan hori-zurixka kolorekoa.

Orriak: Itsatsiak edo dekurrente samarrak, kolore horia dute.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Liraina, zilindrikoa, leuna, hauskorra, kapelaren antzeko kolorekoa, oinarrian tomentu zurixka batekin.

Haragia: Hutsala, usain eta zapore berezirik gabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe miniata delakoarekin, honek kolore gorri biziagoa du, batez ere gaztetan.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Baso hezeetan edo zingiratsuetan, belarretan edo goroldiotan ateratzen da. Urria.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 139 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]