Hygrocybe reidii
Hygrocybe reidii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe reidii Kühner, 1976 |
Hygrocybe reidii Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Itxura politekoa, baina haragi gutxi du eta kalitate gastronomiko gutxikoa.
Sinonimoa: Hygrophorus reidii.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zapalera eta deprimitua erdialdean, ertz irregularra eta oxkarratu eder eta bereizgarri batekin. Azala zertxobait likatsua eguraldi hezean, laranja kolorekoa ertz horiarekin.
Orriak: Zabal, desberdinak, lamelula txiki-txikiekin, dekurrente samarrak, horitik laranjara kolorekoa.
Orri dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, barnehutsa, kurbatu samarra oinarrian eta laranja kolorea zuritu egiten da hemen.
Haragia: Mehea, urria, haritsua, hori-laranja kolorekoa. Ezti usainekoa eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin, esan nahi du. Reidii epitetoa Derek Agutter Reid (1927-2006) mikologo britaniarraren omenez du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe marchii delakoarekin nahas daiteke, baina honek ez du ertz oxkarraturik ez eta kapelaren ertzean horirik. Beste kolore batzuetako Higrocybe-ak: conica (zahartzean edo ukitzean belztu egiten da); coccinea (gorri-odol kolorekoa); psittacina (kapela berde-oliba kolorekoa eta oina berde-limoi kolorekoa); citrina eta acutoconica (tonu horixkagoak); virginia (zurixka).
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean. Larreetan eta goroldio hezeetan. Baso hostozabaletan (artelatza) edo hostogalkorretan (haritzak, gaztainondoak). Ez da ohikoa, ikusi gabe uzten da, txikia baita.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Puerto Rico, Brasil, Guyana Frantsesa, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Nigeria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Hygrocybe reidii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.