Hygrocybe splendidissima
Hygrocybe splendidissima | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe splendidissima M.M.Moser, 1967 |
Basionimoa | Hygrophorus splendidissimus |
Hygrocybe splendidissima Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldaritzan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe punicea baino pixka bat lerdenagoa.
Kapeka: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, tomatearen gorri bizi kolorekoa, bukaeran pixka bat adreilu kolorekoa bihurtzen da.
Orriak: Ia libreak, ez oso estu, horitik laranja kolorera doazenak, ertza osoa eta lodia dute eta horia
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 10 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, zilindriko samarra, sabelduna edo klabiformea, barnehutsa, laranja kolore bizi samarrekoa.
Haragia: Laranja kolore bizi samarrekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina, zuria edo zurixka.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin, esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe punicea, Hygrocybe aurantiosplendens eta Hygrocybe coccinea f. robusta, antzeko espezieak dira.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Larre azidoetan eta txilardietan. Oso urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hygrocybe splendidissima: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.