Hygrophorus discoxanthus
Hygrophorus discoxanthus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus discoxanthus Rea, 1908 |
Basionimoa | Agaricus discoxanthus |
Hygrophorus discoxanthus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Limacinum chrysaspis, Hygrophorus chrysaspis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, ganbil-laua edo hondoratua, leuna, likatsua, lehenbizi zuria, ertzetik erdialdera beti kolore hori-marroi batera aldatzen dena, orriak eta oina bezala. Ertz mehea, lehenengo beherantz biribildua, gero zabaldua, biluzik.
Orriak: Meheak, dekurrenteak, estuak, zabal, zuriak, gero hori-marroi kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta cm 1 bitarteko diametrokoa. Biguna, goialdera mehetua, ezkatatsua, zurixka, gero hori-herdoil kolorekoa edo arrea.
Haragia: Urria, usain ez oso atseginarekin.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Chrysaspis epitetoa grezieratik dator, urrea esan nahi duen “kryxon” hitzetik eta ezkutu esan nahi duen, “aspis” hitzetik. Bere kapelaren koloreagatik eta formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrophorus piceae edo Hygrophorus eburneus oso antzekoa da, honek izei gorrien azpian irteten du, zuria da, likatsua eta hankaren goialdean pikorrak izaten ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Hostozabalen basoetan, batez ere pagadietan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 431 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Hygrophorus discoxanthus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.