Edukira joan

Hygrophorus piceae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus piceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus piceae
Kühner, 1949

Hygrophorus piceae Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Kapela: 3 eta 6,5 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurako-ganbila, gero lautua, ertza errekurbatua (oso gutxitan titiduna), opakua, oso zuria, heze-likatsua edo distiratsu-bernizaduratua; glabroa, mehe samarra.

Orriak: Zabal, okertuak, garbi dekurrenteak, zuri-esne kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2,5 eta 8,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta cm 1 bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, goialdean pixka bat mehetua, zuria, fibriloso samarra, goian pruinarekin, tomentudun-flokosoa edo pikortsua, ez da nabarmen likatsua, betea.

Haragia: Zuria, samurra, ia usaingabea.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo” tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Piceae epitetoa latinetik dator, Picea excelsa-ren basoetan hazten delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picea abies basoetan hazten den Hygrophorus bat da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean, goroldio artean, baso alpinoetako izeietan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Errusia, Himalaiako eremua.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. style="background:#F99;vertical-align:middle;text-align:center;" class="table-no"|Ez Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 379 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Hygrophorus piceae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]