Hygrophorus erubescens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus erubescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus erubescens
Fr., 1838

Hygrophorus erubescens Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore mikatza. Interes gastronomiko txikia.

Sinonimoak: Agaricus erubescens. Hygrophorus capreolarius, Limacinum erubescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila eta gaztetan ertza biribildua, zahartzean zapala. Azala likatsu-itsaskor samarra, zuria gaztetan, gero ezkata-zuntz adnatuekin punteatua edo arrosa koloretik gorri-purpurara eta horira doazen orbanekin, ilunagoa erdirantz.

Orriak: Adnatutatik dekurrente samarrerakoak, zabal, zuritik arrosa zurbil kolorera doazenak. Gaztetan ez du errezel partzialik.

Hanka: Liraina, 4 eta 9 cm bitarteko garaierakoa, oinarria mehetua, kolorea zuritik arrosa-horira.

Haragia: Ez da kolorez aldatzen (ebakitzean, mantso biratzen du horira). Usain leuna du eta zapore mikatza. Espora jalkina zuria.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Erubescens epitetoak karpoforoaren koloreari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus russula delakoarekin nahas daiteke, hau handixeagoa da, baina oina ez du hain lerdena, orriak estu, zapore mikatza eta hostoerorkorren basoetan hazten da (haritza, artea, artelatza). Hygrophorus pudorinus espeziearekin ere bai, hau itxura onekoa da, orri zurixkak izaten ditu orban arrosa kolorekoekin. Hygrophorus purpurascens perretxikoak errezel partziala izaten du. Hygrophorus poetarum-ak, fruta usaina du eta pagadietan hazten da. Gracilis aldaera meheagoa da eta oin luzea du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztutik urrira, klima beroetan neguan ere bai. Bakarrik edo talde handietan. Mendiko koniferoen azpian (izeia). Lurzoru karetsuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 116 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Hygrophorus erubescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]