Negu-ezko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus hypothejus» orritik birbideratua)
Negu-ezkoa
Hygrophorus hypothejus 1.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus hypothejus
Fr., 1838
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Negu-ezkoa (Hygrophorus hypothejus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Kapelaren haragi urriak eta lirdingak ez dute sukaldaritzan erabiltzeko gogorik ematen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila, azkenik, lau-hondoratua eta titi apur batekin, ertza konbolututik inkurbatura eta okre laranja kolorekoa. Azal bereizgarria eta oso likatsua, arrexka-oliba kolorekoa eguraldi hezearekin, baina lehorrarekin arre-laranja kolorera aldatzen da.

Orriak: Zabal, argizariaren itxurakoak, lodiak, okertuak, subdekurrenteetatik dekurrenteetara, zabal eta tartekatutako orritxoekin; zurixkak izatetik horixkak izatera pasatzen dira zahartzean.

Hanka: 4 - 8 x 0,5 - 1 cm-koa, lirdingatsua, zilindriko-fusiformea eta oinarrira mehetua; hori-laranja kolorekoa, eraztunaren eremuaren azpitik, eta zuria goialdeko eremuan.

Haragia: Biguna, haritsua oinean, zuria, baina horixka azalaren azpian; zapore gozoa du eta usain berezia.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik", hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Hypothejus epitetoa grekotik dator, baxua esan nahi duen "hypo" hitzetik eta sufrea esan nahi duen "theion" hitzetik. Sufrearen kolorearen antzekoa dela, batez ere orrietan eta oinean.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe lucorum delakoarekin nahas daiteke, bere kolore eta likatasunagatik, baina espezie hau alertzeetan hazten da eta ez pinuen azpian.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Lurzoru azidoko koniferoen basoetan hazten da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 281 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 190 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 433 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 192 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]