Hymenochaete cruenta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hymenochaete cruenta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaHymenochaete
Espeziea Hymenochaete cruenta
Donk, 1959

Hymenochaete cruenta Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztiz inkrustatzailea, gorri-karmin bizi koloretik pixka bat purpurakara doan kolorekoa, azalari itsatsia, fin-fin pitzatua sare bat osatuz, zurda arreekin, lupa batekin ikusten dira.[2]

Etimologia: Hymenochaete terminoa grekotik dator, himenioa esan nahi duen "huménaios" hitzetik eta ilea , himenioa zurdekin, esan nahi duen "chaete" hitzetik. Himenioan zurdak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurritzen eta beste hostozabalen adar hiletan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasil, Himalaiako eremua, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Réunion.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 310 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Hymenochaete cruenta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]