Hypholoma marginatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hypholoma marginatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHypholoma
Espeziea Hypholoma marginatum

Hypholoma marginatum Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoa: Hypholoma dispersum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, kanpai-itxurakoa. Hori-arre koloretik hori-gorrixkara doan kolorekoa. Ertza apendikulatua, zuntzezko errezel zuri bat izaten du.

Orriak: Horixkak, gero oliba-grisaxka kolorekoak bihurtzen dira.

Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 5 mm bitarteko lodierakoa, zurruna. Zurixkatik lehoi kolorera doana, zetaduna, haritsua, zerrenda zurixkak izaten ditu hondo lehoi koloreko gainean.

Haragia: Oso mingotsa.[2]

Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko harizpia esan nahi duen "úpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako. Marginatum epitetoak, ertz edo ertzean errezel batekin. Errezel partzialaren hondar zuriei egiten die erreferentzia, normalean ertzean itsasten diren hondarrei.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hypholoma radicosum delakoarekin nahas daiteke, honen oinak sustrai antzeko bat izaten du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailetik abendura, izeien enbor edo adarretan. Ale bakanduak.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 405 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 101 or. ISBN 84-282-0541-X(T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 252 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]