Inocybe appendiculata
Inocybe appendiculata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe appendiculata Kühner, 1955 |
Inocybe appendiculata Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, gero lau-ganbila, okretik arre-herdoil argirako koloreekin, feltro finarekin eta pixka bat ezkatatsua. Ertza errezelaren hondarrekin eta koskekin (hortik bere izena). Errezel partzial lodia, ez oso iragankorra.
Orriak: Arre zurbil kolorekoak, gero okre-oliba antzeko kolorekoak, ertz heteromorfo argiagoarekin.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierarekin eta 0,4 eta 0,9 cm bitarteko diametroarekin, zurixka, betea, igurtziz apur bat marroira biratuz erdialderantz; goialdean bakarrik pruinaduna. Errezelaren hondarrik gabe.
Haragia: Usain espermatikoarekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen “is inóx” hitzetatik eta burua esan nahi duen “cybe” hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Appendiculata epitetoa latinetik dator, eranskinarekin esan nahi duen “appendiculatus” hitzetik. Kapelaren ertzetako apaingarriengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna, susmagarria.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Baso mistoetan. Urria[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Kirgizistan.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 207 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Inocybe appendiculata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.