Inocybe fuscidula
Inocybe fuscidula | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe fuscidula Velen., 1920 |
Inocybe fuscidula Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna da, eta baztertu egin behar da, Inocybe generoak berez duen toxikotasuna dela eta.
Sinonimoak: Inocybe hypophaea, Inocybe virgaluta.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 cm arteko diametrokoa, konikotik ganbilera titia kontserbatuz. Kapelaren azala, arre koloreko fibra erradialekin, argiagoa ertzean.
Orriak: Itsatsiak, zurbilak, zahartuaz arrexka kolorerako joerarekin.
Hanka: 7 cm arteko garaierarekin, zilindrikoa, goialdean hautsarekin eta oinarrian mizelioaren hondarrekin, zurixka.
Haragia: Urria, zurixka. Usain txarrekoa.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basoetako beste arre koloreko Inocybe batzuekin nahas daiteke (godeyi, umbrina)[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Hostogalkorren, koniferoen edo mistoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Islandia, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 240 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Inocybe fuscidula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.