Inocybe hirtella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe hirtella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe hirtella
[[|]]

Inocybe hirtella Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 50 mm arteko diametrokoa, lehenengo konikoa, ondoren kanpai-itxurakoa, azkenik ganbiletik zabaldura, nabarmena ez den titi zorrotz txiki batekin, lehenbizi ertza inkurbatua, laster zuzena. Kapelaren azala lehorra, matea, leun samarra edo ezkata mehe eta txikiekin, okre-horixka kolorekoa, marroi-horixka kolorekoa, ertzerantz zurbilagoa.

Orriak: Estu, sabeldunak, adnatuak edo emarginatuak, hasietan zurixkak, gero okre-horixka kolorekoak eta helduaroan okre-oliba antzeko kolorekoak, ertz flokonosoa, zurixka.

Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 10 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, flexuosoa, erraboildun samarreko oinarria, betea, pruina zurixka fin batez estalia, hasieran kolore zurixkakoa, goialdean tonu arrosakara kolorekoekin; helduaroan krema-okre kolorea edo okre-arrosa zikin kolorea hartzen du.

Haragia: Ez oso lodia, zurixka, krema-arrosa kolorekoa oinean, almendra mingotsen usain arinarekin, batez ere igurztean eta belarkara zapore leunarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Hirtella epitetoa latinetik dator, hirtsutu, esan nahi duen "hirtus" hitzetik. Kapelan ezten txikiak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz aurkitzen den Inocybea da, lur trinkoa edo animaliek bidean utzitako oinatzetan: oreinak, adarzabalak, etab. Inocybe espezien artean ohikoa ez den usain azidoa jariatzen du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan. Urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Bolivia, Europa, Islandia, Svalbard, Errusia, Turkia, Kaukasia, Iran, Pakistan, Myanmar, Japonia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 241 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micologico. Banco de setas.
  6. Inocybe hirtella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]