Inocybe hystrix
Inocybe hystrix | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Inocybaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Inocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Inocybe hystrix P.Karst., 1879 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus hystrix | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Inocybe hystrix Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Beste Inocybe askok bezala, Muskarina kantitate arriskutsuak ditu eta ez da kontsumitu behar.
Sinonimoa: Agaricus hystris.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, subglobosoa, gero ganbila eta, azkenik zabaldua; ertz inkurbatua luzaroan, zorrotza, marroi koloreko fibrila finekin; kapelaren azala ezkata dentso tentez erabat estalia, batez ere diskoan, arre-marroi kolorekoa, arre-okre kolorekoa, ertzerantz argiagoa.
Orriak: Ez oso estu, adnatuak, lehenbizi zurixkak, gero marroi zurbiletik hurraren-marroira doan kolorekoak, ertz ziliatua eta zurixka.
Hanka: 65 mm arteko garaierakoa eta 8 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrirantz, betea, barnehutsa helduaroan, marroi ilun koloreko ezkata trinko eta tentez estalitako gainazala, hondo argiagoaren gainean, eraztun-itxurako eremu batekin goialdean,
Haragia: Mehea, zurixka, usain desatseginekoa eta zapore gozokoa baina desatsegina.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan, lurzoru karedunetan. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Japonia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Inocybe hystrix: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.