Inocybe lacera
Inocybe lacera | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Inocybaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Inocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Inocybe lacera P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Inocybe lacera Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome muskarinikoa. Inocybe-rik toxikoenetako bat da.
Sinonimoa: Agaricus lacerus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbil-kanpai itxurakoa, ertza biribilkatua eta gaztetan bakarrik gortina agerian, gero zabaldu egiten da titi batekin, kapelan, arre-okre koloreko ezkatak, estu izaten ditu. Zahartuaz ertzak pitzatzeko joera izaten du, eta okela zuria ikusten da pitzaduretatik.
Orriak: Nahikoa estu, sabeldunak eta lodi samarrak, okre-lasto kolorekoak gaztetan, bukaeran arrexkak ertz argiagoarekin
Hanka: 20 eta 30 mm bitarteko garaierakoa eta 2,5 eta 5 mm bitarteko lodierakoa, mehea, luzera osoan berdina edo oinarrian lodixeagoa. Hasieran zurixka, gero okre-kolorekoa, zuntz txiki oso meheekin.
Haragia: Zuria, mehea, haritsua, zaporegabea, usain ahulekoa edo zertxobait bat espermatikoa; oinaren haragia pixka bat gorritu egiten da aireak ukitzean.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Lacera epitetoa, urratua, esan nahi duen "lacer" hitzetik dator. Kapelaren itxuragatik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pozoitsua. Muskarina dauka.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inocybe pruinosa eta Inocybe halophila espezieak oso antzekoak dira, baina hauen ale gazteek, gortina nabarmena dute. Antzeko beste espezie asko daude, eta azterketa mikroskopikoa egin behar da
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean. Lurzoru hareatsuetan, arrunta intsinis (Pinus radiata) pinuen basoetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Korea, Txina, Kazakhstan, Japonia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 428 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..