Inocybe lanuginosa
Inocybe lanuginosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe lanuginosa P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus lanuginosus |
Inocybe lanuginosa Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Agaricus lanuginosus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,5 et 2 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren konikotik ganbilera, azkenean lau-ganbila, titi nabarmen samarrarekin. Kapelaren azala feltro latz batekin gaztetan, ondoren ezkata txiki eta haritsuekin, arre koloretik arre-beixera doan kolorekoa, ertzerantz argiagoa.
Orriak: Itsatsiak eta okertuak, beix kolorekoak gaztetan, zahartzean arrexka kolorekoak bihurtzen dira.
Hanka: 6,5 cm inguruko garaierakoa eta 0,6 cm inguruko diametrokoa, erregularra, zilindrikoa, oinarrirantz loditua, bertan, kolore zurixkako mizelio hondarrak ikusten dira, ile finekin edo feltroduna, haritsua, beix kolorekoa, baina azkenean kapelaren kolorekoa.
Haragia: Mehea, haritsua, zurixka kapelan, arre kolorekoagoa oinerantz. Espermatiko usainarekin eta zaporea pixka bat azidoa.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera. Hostozabalen (Fagus, Betula) eta koniferoen (Abies, Picea) basoetan, baso mistoetan ere bai. Urria.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Txina.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AVT Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Inocybe lanuginosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.