Edukira joan

Inocybe oblectabilis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe oblectabilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe oblectabilis
Sacc., 1895

Inocybe oblectabilis Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Inocybe hiulca.

Kapela: 2,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Bilo ezkatatsu edo zetadun batez estalia, anbar kolorekoa edo hori-arrexka kolorekoa. Kapelaren azala pitzatu samarra izaten du.

Orriak: Grisaxka-arrexka kolorekoak, ñabardura gorrixkaren batekin.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta cm 1 bitarteko diametrokoa. Leuna, marjinatutako loditasun zuri batekin oinarrian. Arre-gorrixka kolorekoa.

Haragia: Zurixka ñabardura gorrixkaren batekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen “is inós, hitzetik eta burua, esan nahi duen “cybe” hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Oblectabils epitetoa latinetik dator, atsegina, itxura onekoa, esan nahi duen “oblectabilis” hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria Inocybe guztiak bezala.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tonu gorriak eta oinarrian oin marjinatua duten Inocybe-en taldekoa da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Europa, Errusia, Pakistan, Txina.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 241 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Inocybe oblectabilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]