Edukira joan

Inocybe perlata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe perlata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe perlata
Sacc., 1887
BasionimoaAgaricus perlatus

Inocybe perlata Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Pseudosperma perlatum.

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, konikoa, gero lautua eta kamuts titiduna, ertza gorantz biribildua, marroia erdia ilunagoa, ertza argiagoa eta fibrila finekin, gero urratua; likatsu samarra eguraldi hezean.

Orriak: Estu, sabeldunak, itsatsi-unziformeak, lehenbizi zurixkak, gero okre zikin edo kanela kolorekoak, ertz zurixkarekin.

Hanka: 6 eta 10 cm bitartekoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametroarekin. Betea eta erraboil gabea, oinarrian errekurbatua, lasto kolore antzekoa, gutxi-asko fibrilosoa oinarrian.

Haragia: Zurixka (arrexka oinean), espermaren usainarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen “is inós” hitzetik eta burua esan nahi duen “cybe” hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Perlata epitetoa latinetik dator. Oso oparoa esan nahi duen “perlate” hitzetik. Bere dimentsio handiengatik.

Jangarrirasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Eremu belartsu eta lohitsuetan, basoko leku heze eta itzaltsuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 239 or. ISBN 84-282-0540-6 (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Inocybe perlata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]