Ischnoderma benzoinum
Ischnoderma benzoinum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Ischnoderma |
Espeziea | Ischnoderma benzoinum P.Karst., 1881 |
Basionimoa | Boletus benzoinus |
Ischnoderma benzoinum Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Ungulina fuliginosus, Polyporus fuliginosus, Boletus benzoinus, Lasiochlaena benzoina.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 20 cm bitarteko diametrokoa. Zatitua eta unbiliformea, substratuan dortsaleko mameloi batek finkatzen du; latsa, zimurtsua, arre-herdoil kolorekoa edo gaztaina kolorekoa, eremu beltz-arreekin isla urdinxkekin; ertza hasieran lehoi kolorekoa, gero kolore berdinarekin.
Tutuak: 4 eta 8 mm bitarteko luzerarekin.
Poroak: 0,25 eta 0,5 mm bitartekoak, borobil-angelutsuak, zuriak, edo horixkak, azkenean kanela kolorez edo tabako kolorez zikinduak.
Hanka: Ez du hankarik.
Haragia: Haritsu-haragitsua, gero suberoso-gogortua, zurbila, horixka ondoren lehoi kolorekoa.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen “poly” hitzetik eta poro, esan nahi duen “póros” hitzetik. Poro ugarirekin. Fuliginosus epitetoa latinetik dator, fuligineo kolorea esan nahi duen “fuliginosus” hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ale bakartietan edo gainjarrietan eta inbrikatuetan. Pinu eta izeietako motzondoetan eta sustraietan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa osoa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 535 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Ischnoderma benzoinum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.