Kimo mamizebratu
Kimo mamizebratua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Sordariomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Xylariales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hypoxylaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Daldinia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Daldinia concentrica | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kimo mamizebratua (Daldinia concentrica) Hypoxylaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da egokia sukaldaritzarako, larrukara da. Ia hezurra bezalako gogorra, beltza. Ebakita, zuria eta beltza txandakatzen diren gune bereizgarriak nabarmentzen dira. Sua pizteko onak dira, batez ere ale beltzak eta lehorrak, ikatza balira bezala erretzen dira.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Estroma oso garatua, tuberkulosoa, hemisferikoa, 4,5 cm-ra arteko diametrokoa, sesila edo zati pedikular labur batek euskarriari lotuta. Gainazala zimurtsua du hasieran, herdoil-gorrixka edo arre-gorrixka kolorez punteatuta peritezien ostioloen eraginez, azkenean leuna da, beltz distiratsua. Peritezio txikiak, tubular samarrak, paraleloak, estu elkarren ondoan estromaren periferian, 1,5 mm-ko lodierako geruza bakarra osatuz, ikatzaren antzeko zarakar fin batez estalita. Zur ikatza bezalako bilbe arina du, egitura estratifikatu tipikoa du, ebakitzean ondo ikusten dena, gris argi koloreko eta beltzaxka koloreko geruza desberdinez osatua, gune zentrokide distiratsuez txandakatuak.[2]
Etimologia: Daldinia terminoak, Agostino Daldiniari egiten dio erreferentzia. Concentrica epitetoa berriz, ondoa ebakitzean hesi zentrokideak ikusten direlako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Daldinia vernicosa delakoarekin, ia berdina baita, baina honek hanka du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera, eroritako adarren, motzondoen edo hilda edo gaixorik dauden hostogalkorren enborretan. Bereziki lizarretan; askotan suteen ondoren.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 819 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 555 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 681 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 336 or. ISBN 84-282-0865-4..