Lactarius violascens
Lactarius violascens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius violascens Fr., 1838 |
Lactarius violascens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik, zapore akre-pikantea.
Sinonimoa: Lactarius uvidus var. violascens.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 10 cm arteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura eta deprimitura (inbutu forman ere bai zahartzean), ertza irregularki uhindua, inbolututik zabaldura. Kapelaren azala eremu zirkularrekin, leuna, hezetasunik gabe ez da likatsua, arre-okre ilun kolorekoa tonu moreekin (batez ere ertzerantz eta kaltetutako eremuetan).
Orriak: Subdekurrenteak, nahiko estu, zurixkatik krema-okrera doan kolorekoak (tonu moreko latexarekin).
Hanka: Motza, sendoa, gaztetan betea, oinarrira pixka bat mehetua, leuna edo gutxi eskrobikulatua, ukitzean okrez edo more ilunez zikintzen da.
Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka (hankan horixka), ebakitzean kapelan more kolorekoa bihurtzen da. Latex zuria baina lehortzen denean more bihurtzen da. Usaingabea eta zaporea pixka bat itxaron ondoren pikantea bihurtzen da.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius uvidus txikiagoa da, kapela zurbilagoa du, eremu zirkularrik gabe, beix kolorekoa eta oin luzanga du. Lactarius luridus-ek kapela likatsua. Lactarius cistophilus estrepetan agertzen da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean batez ere. Urria, bakarrik edo talde txikitan. Hostozabaletan eta baso mistoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 145 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Lactarius violascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.