Edukira joan

Esneubelkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esneubelkorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius uvidus
Fr., 1838
BasionimoaAgaricus uvidus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa subdekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneubelkorra (Lactarius uvidus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, haragiak zapore akrea duelako.

Sinonimoak: Lactarius aspideus, Lactarius flavidus.

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero lautua, azkenik deprimitua; gris-more kolorekoa, gris-arrosa, gris-lila, batzuetan ia zuria, eremu zirkularrik gabe. Erabat lubrifikatutako azala edo likatsua eguraldi hezean. Ertz mehea, leuna, biribilkatua.

Orriak: Estu, zuri-krema kolorekoak edo krema-horixka kolorekoak; ukitzean morez zikintzen dira, onddoaren gainerako gainazaletan bezala.

Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, hasieran betea, baina laster barnehutsa; kapelaren kolore berekoa edo zertxobait zurbilagoa.

Haragia: Biguna, zurixka, aireak ukitzean morexka. Latex zuria, aireak ukitzean morea bihurtzen da; hur-pastelaren zapore atsegina du, gero garraztu egiten da, usaingabea.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Uvidus epitetoa latinetik dator, bainatua esan nahi duen "uvidus" hitzetik. Batez ere habitat honetan ateratzen delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, zapore akrea du.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius violascens delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da, kapela ilunagoa du eta eremu zirkularrak ditu. Lactarius aspideus espeziearekin ere bai, honek tindu orokor horixka du, esne oso akrea eta haragia more bizi kolorekoa bihurtzen da berehala. Lactarius repraesentaneus-arekin ere bai, honek Lactarius scrobiculatus espeziea gogorarazten du, kapelaren ertz iletsuagatik eta oin eskrobikulatuagatik, latexa more bihurtzen da airearekin kontaktuan, eta ez da oso mikatza.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean, pinudi hezeetan eta hotzetan agertzen da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kazakhstan, Japonia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 521 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 371 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 145 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]