Leccinum variicolor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leccinum variicolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum variicolor
Watling, 1969
Mikologia
 
txapel erdi-esferikoa
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Leccinum variicolor Boletaceae familiako onddoa da.[1] Usain nabarigaitza dauka eta zapore suabea. Egosten denean, testura desatsegina hartzen du, baina arrautza-irinetan pasatuta eta zartaginean segundo batzuk frijituta, gozo-gozoa da.

Sinonimoak: Krombholziella oxydabilis, Boletus oxydabilis, Leccinum oxydabile.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 (12) cm bitarteko diametrokoa, ganbila, arre ilun kolorekoa, irregularki koloreztatua, gune argi eta ilunekin. Belusdun azala.

Tutuak: Finak, zurixkak, nahiko luzeak karpoforoaren dimentsioei dagokienez,

Poroak: Txikiak, biribilak, tutuak bezala zurixkak, baina arrez zikintzen dira.

Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa, oinarrirantz pixka bat loditua, lerro bertikaletan dauden pikortatze grisaxka edo beltzaxkez estalita izaten du. Oinaren oinarria beti berde esmeralda kolorekoz edo urdin-berdexkaz zikinduta.

Haragia: Nahiko biguna kapelan, oinekoa gogorra, zurixka eta ez da kolorez aldatzen hainbat ordutan, gero arrosa zurbil kolorekoa bihurtzen da eta azkenik gris kolorekoa.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri nahiko ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus leucophaeus delakoarekin nahas daiteke, honek kolore argiagoa du eta oinaren oinarria inoiz ez da urdinez zikintzen. Leccinum carpini espeziearekin ere bai, honek, lehenik, okela zurixka du, eta gero, beltzaxka.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean, urkien (Betula pendula) basoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 81 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 387 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 40 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]