Lentinellus ursinus
Lentinellus ursinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Auriscalpiaceae |
Generoa | Lentinellus |
Espeziea | Lentinellus ursinus Kühner, 1926 |
Basionimoa | Agaricus ursinus |
Lentinellus ursinus Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Zapore minegia eta mikatzegia ditu.
Sinonimoa: Lentinus ursinus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, zirkuluerdi formakoa edo espatula formakoa, Arre-herdoil kolorekoa edo arre-gorrixka kolorekoa, ertzean argiagoa, lobulatua; belus itxurako tomentu nabarmen batez estalita izaten du gainazala, ertza izan ezik.
Orriak: Zabalak, hasieran zurixkak, gero arrexka kolorekoak, ertzean koskak izaten dituzte.
Hanka: Ez du.
Haragia: Zurbila, usain mina du eta zaporea oso mina.[2]
Etimologia: Lentinus terminoa latinetik dator, "lentus" hitzetik, eta zaila, elastikoa, esan nahi du, kapelaren haragiari erreferentzia eginez, zuntzuna eta larrukara.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lentinellus castoreus delakoarekin, hau handiagoa da (4 - 12 cm) eta koniferoetan ateratzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean hostozabalen egurretan, batez ere pagoetan. Urria.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 32 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q12954047
- Multimedia: Lentinellus ursinus / Q12954047