Leocarpus fragilis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leocarpus fragilis
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaPhysarida
FamiliaPhysaridae
GeneroaLeocarpus
Espeziea Leocarpus fragilis

Leocarpus fragilis Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina ezin da jan.

Sinonimoak: Leocarpus vernicosus, Lycoperdon fragile, Leocarpus ramosus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruktifikazioak: 2 eta 4 mm bitarteko altuerako gorputz oboideez osatua, hasieran hori-arrautza kolorekoak, eta gero hori-arre gorrixka samarrera pasatzen dira, distiratsuak, kolore hori argiko oin txiki-txiki baten gainean. Oin txiki horren bide, plasmodio batean elkartzen da. Plasmodio hau hori-limoi kolorekoa izan daiteke edo hori-arrautza kolorekoa, eta nahiko zabala izan daiteke, eroritako hostoen, adar hilen edo lurrera eroritako koniferoen lumen azalera betez.

Esporozistoak heltzen direnean, kapilizioa sortzen da barruan, bi zati desberdinetan eta elkarri lotuta dauden harizpi sare bat osatzen du, non esporak sortu eta biltegiratzen baitira.[2]

Etimologia: Leocarpus terminoa grekotik dator, fruitu esan nahi duen "león, eta carpós" hitzetatik. Plasmodioaren koloreagatik. Fragilis epitetoak, hauskorra esan nahi du, erraz hausten dena, hauskortasunagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen begiratuan beste mixomizete batekin, Fuligo septica delakoarekin, nahas liteke, baina behaketa zehatzagoarekin Leocarpus fragilis karpoforoak ikusiko ditugu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta urte osoan aurki daitekeen, udazkenean eta neguan ugaltzen da gehien. Landare hondarren, hostoen, hildako egurren, iratzeen koniferoen lumen eta abarren gainean agertzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Argentina, Txile, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Himalaiako eremua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 834 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020,). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]