Lepiota erminea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota erminea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota erminea
P.Kumm., 1871

Lepiota erminea Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Pozoitsua izatera iritsi gabe, ez da gomendatzen biltzea, beste Lepiota txiki hilgarrietatik gertu dagoelako (castanea, brunneoincarnata, etab.) eta kalitate gastronomiko eskasa duelako.

Sinonimoa: Lepiota alba, Lepiota clypeolaria var. alba.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 cm arteko diametrokoa, globo itxurakotik laura, titi apur batekin, ertz flokosoa. Kapelaren azala leuna edo ezkata kotoitsu txikiekin, zuria, erdiko diskoa horixka.

Orriak: Libreak, estuak, zuriak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa edo fusiformea, zurixka, eraztunaren azpitik ezkatatxo flokosoekin.

Haragia: Urria, usain eta zapore txarrekoa.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Alba epitetoa berriz latinetik dator, zuria esan nahi duen "albus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina arriskutsua.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota clypeolaria delakoarekin nahas daiteke, honek kapela ezkataduagoa du, oina lirainagoa eta flokosoa eta koniferoen azpian hazten da. Lepiota erminea espezieak habitat desberdina du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Belardietan, basoetako soilguneetan, belar-guneetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Turkia, Israel, Errusia, Txina, Uzbekistan, Etiopia, Australia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 49 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Lepiota erminea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]