Leucocoprinus nympharum
Leucocoprinus nympharum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Leucoagaricus |
Espeziea | Leucoagaricus nympharum Asif, Saba & Vellinga, 2024
|
Basionimoa | Agaricus nympharum |
Macrolepiota nympharum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] 2024an, egungo izena Leucocoprinus nympharum da.[2]
Sinonimoak: Agaricus rhacodes subsp. puellaris, Agaricus nympharum (Basionimoa), Lepiota nympharum, Lepiota puellaris, Agaricus rhacodes var. puellaris, Lepiota rhacodes var. puellaris, Mastocephalus nympharum, Lepiota procera var. puellaris, Lepiota densesquamosa, Leucocoprinus puellaris.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5-8 eta 7-12 cm bitarteko diametrokoak, hasieran eraztunean itxita, arrautza formakoa, gero kanpai itxurakoa, ondoren itzalkin bat bezala zabaldua. Heltzen denean zuria, erdian horixka samarra, zirkunferentzian ezkata zuriekin, erdian ilunagoak, leuna, hur kolorekoa.
Orriak: Borobilduak, libreak, zabalak 10 mm artekoak, hasieran zuriak eta gero arrosa samarrekoak, Ukitzean arrexka kolore arin bat hartzen dute.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa, arrexka kolorekoa arre kolorea hartzeko joerarekin, leuna, liraina, geruza sotilarekin, oinarrian erraboilduna, behetik gora diametroa txikiagotuz. Mugitzen den eraztuna, haragitsua, ertzean hondar ezkatatsuekin.
Haragia: Zuria, apur bat gorrixka oinaren behealdean, sustraien usainarekin eta zapore onarekin.[3]
Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko “lepis” “lepidos” hitzetatik dator eta “oús eta otós ear” hitzetatik, kapela esan nahi duena. Puellaris epitetoa berriz latinetik dator, neska esan nahi duen “puellaris” hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Macrolepiota procera edo Macrolepiota rhacodes delakoekin nahasten da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran. Koniferoen basoetan eta zelaietan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Txina, Aljeria.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Leucocoprinus nympharum, Mycobank
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 187 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 141 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Leucoagaricus nympharum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.