Lycoperdon nigrescens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycoperdon nigrescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon nigrescens
Pers., 1794
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
ez dauka orririk
 
espora olibak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lycoperdon nigrescens Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztaroan bakarrik kontsumi daiteke, baina kalitate eskasekoa da.

Sinonimoak: Lycoperdon foetidum, Lycoperdon perlatum var. nigrescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 cm eta 5 cm bitarteko diametroko globo itxurako fruktifikazioa. Exoperidioa, ia leuna du, ezten laburrez apaindua, arre argi koloretik arre ilunera doana, hiruko piramideetan bildurik. Endoperidioa, krema kolorekoa hasieran, gero arrexka, eztenak erori ondoren erretikulatua. Subgleba, zuria hasieran, gero oliba-arre kolorekoa.

Gleba: Oliba-arre kolorekoa helduaroan.

Hanka: Eztenik gabe, zimurtsua, okre kolorekoa orban zurixkekin, askotan mizelio hondarrak izaten ditu.

Haragia: Espezie honek usain desatsegina du eta Lycoperdon pyriforme gogorarazten du.[2]

Etimologia: Lycoperdom hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Foetidum epitetoa latinetik dator, kirasduna, esan bahi duen "foetidus" hitzetik. Usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetan kontsumi daiteke, baina hobe da ez probatzea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lycoperdon echinatum delakoarekin nahas daiteke, baita Lycoperdon molle, Lycoperdon umbrinum eta Lycoperdon perlatum espeziekin ere bai.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean era askotako lurretan: koniferoen eta hostozabalen basoetan, belardietan eta larreetan, txilardegietan etab.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Brasil, Txile, Japonia, Kaukasia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 702 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 523 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 304 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]