Marasmiellus quercophilus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marasmiellus quercophilus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaMarasmiellus
Espeziea Marasmiellus quercophilus

Marasmiellus quercophilus Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Onddo honek eta Marasmius androsaceus ahaideak ez dute haragirik jateko, baina infusioan erabiltzen dira buruko minak eta beste ondoez batzuk baretzeko.

Sinonimoak: Setulipes quercophilus, Marasmius splachnoides, Gymnopus quercophilus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, hondoratu samarra erdian, lehoi kolorea du diskoan eta zurixka gainerakoan; erradialki ildaskatua.

Orriak: Zuriak, itsatsiak edo ia dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Oso fina, zurruna, marroi-gorrixka, distiratsua.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmius androsaceus delakoarekin, honen kapela eta orriek arrexka kolorekoak dira (azala ez du himeniformea). Marasmius perforans espeziearekin ere bai, honek hanka belusduna du, oinarrian harizpi beltzaxkak ditu, eta estutzean usain txarra du; koniferoen azikuletan ohikoa. Marasmius rotula-rekin ere bai, honen orriak oinera iritsi gabe tutu moduko batean geratzen dira; arrunta. Marasmius ramealis-ekin etab.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri eta udazken euritsuetan ohikoa, Haritzen, gaztainondoen, arteen, etab. hostoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 253 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]