Mukiziza horzdun
Mukiziza horzduna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Tremellomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tremellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Exidiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pseudohydnum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pseudohydnum gelatinosum P.Karst., 1868 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum gelatinosum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Mukiziza horzduna (Pseudohydnum gelatinosum) Exidiaceae familiako onddo bat da.[1]
Gordinik jan daiteke, entsaladan. Kalitate eskasa du, erretxinaren zaporea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran zurixka, gris zurbila, urdin-grisaxka, ondoren normalean arre-grisa, papila zeharrargi txiki tenteekin.
Orratzak: Zeharrargiak, bigunak, laburrak, konikoak, zuriak isla hori-urdinxkekin.
Hanka: Ia hankagabea, laburra, lodia, alboan, zurixka.
Haragia: Zuri horixka, erabat gelatinakara, nahiko lodia, zeharrargitsura.[2]
Etimologia: Pseudohyndum terminoa grekotik dator, faltsua, engainagarria, itxuraz antzekoa, esan nahi duen "pseudes" hitzetik eta Hydnum generorik. Hau da Hydnum baten antzekoa. Gelatinosum epitetoa berriz latinetik dator, gelatinakara delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gordinik jan daiteke, baina kalitate txarrekoa da, erretxinaren zaporea du.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere habitata eta ezaugarri bereziak direla eta, ia ezinezkoa da beste espezie batekin nahastea. Hala ere, Pseudohydnum gelatinosum bi forma daude: forma arrea eta forma zuria; lehenengoak kolore arreko kapela du eta bigarrenak zeharrargia, kapela zurixka eta glauko distirak dituena.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda amaieran, udazkenean eta neguan nahiko ohikoa, motzondo usteletan eta koniferoen hondarretan, batez ere pinuetan eta izeietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Asia, Amerika, Madagaskar, Ozeania,.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 665 or. ISBN 84-404-0530-8...
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 500 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 607 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 95 or. ISBN 84-87997-86-4..