Mukiziza marroi
Mukiziza marroia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Tremellomycetes |
Ordena | Tremellales |
Familia | Tremellaceae |
Generoa | Tremella |
Espeziea | Tremella foliacea Pers., 1800 |
Mukiziza marroia (Phaeotremella foliacea edo Tremella foliacea) Tremellaceae familiako onddo bat da.[1]
Ez da jangarria. Oraindik aztertzen ari diren espeziea da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarriak: 3 eta 12 (15) cm bitarteko luzerakoak eta 3 eta 5 cm garaierako fruktifikazioak, biribilduak eta gero 5 eta 15 mm bitarteko lodierako luzapen laminatu eta tolestuekin. Gainazal edo himenioa distiratsua, leuna eta marroi-gorrizka kolorekoa, isla granate edo biolazeoekin; azpikoa tamaina txikiagokoa eta substratuari atxikia.
Haragia: Zeharrargia, loditasun gelatinakara, oso elastikoa, zaila eta usain eta zapore fungikoarekin; lehorrean, kolore iluneko orri mehe-mehe bat besterik ez da, hidratazioarekin hasierako forma berreskuratzen du.[2]
Etimologia: Tremella terminoa latinetik dator, dardaratsua esan nahi duen "tremulus" hitzetik. mamiaren loditasunagatik. Foliacea epitetoa ere latinetik dator, hostotsua esan nahi duen "folium" hitzetik. Karpoforoaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Exidia saccharina delakoarekin nahas daiteke bere koloreagatik, baina honek ez ditu tolestura laminaturik.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan hazten da, koniferoen eta hostozabalen zur hiletan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Kolonbia, Errusia, Himalaiako mendikatearen eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 97 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 502 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..