Edukira joan

Naucoria escharioides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naucoria escharioides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaNaucoria
Espeziea Naucoria escharioides
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus escharioides

Naucoria escharioides Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus melinoides, Alnicola escharioides, Alnicola melinoides, Neucoria melinoides, Naucoria escharoides.

Kapela: 30 mm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zapala, eta titi txiki baxu bat izan dezake; ertza mehea, zorrotza, helduaroan krenulatua; kapelaren gainazala leuna, matea, higrofanoa ez, feltro fin batekin edo ezkatatsua, hori-ezti kolorekoa, hori-okrea, zurbilagoa eguraldi lehorrean.

Orriak: Zabal, adnatuak, beix krema koloretik marroi-oliba ilunera doan kolorekoak, ertz krenulatua, zurixka.

Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, oinarria erraboildun samarra, zahartzean fistulosua; marroi-oliba antzeko koloretik marroi-gorrixkara oinarritik, fibrila zurixkekin, goialdean pruinarekin.

Haragia: Urria, krema-marroi kolorekoa, usain ez oso nabarmena, pixka bat errefauarena, zaporea gozotik apur bat mikatzeraino.[2]

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naucoria generoko espezieak, gehienetan, onddo txikiak dira, eta ia guztiak haltzen azpian hazten dira. Baliteke habitat berean hiru edo lau espezie egotea, eta, gainera, batzuk besteekin nahastuta. Mikroskopioa behar da bereizteko.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, Alnus glutinoa zuhaitzak dauden ibaiertzetako basoetan. Ez da oso ohikoa.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 230 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 109 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Naucoria escharioides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]