Edukira joan

Omphalina pyxidata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Omphalina pyxidata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaOmphalina
Espeziea Omphalina pyxidata
Quél., 1886
BasionimoaAgaricus pyxidatus

Omphalina pyxidata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Ikertzen jarraitzen duten bitartean ez jan.

Sinonimoak: Agaricus pyxidatus, Genorrema pyxidatum, Agaricus hepaticus, Omphalia hepatica, Clitocybe heoatica.

Kapela: 0,5 eta 2,5 (5) cm bitarteko diametrokoa, oso ganbila, azkenean laua baina zilborrari eutsiz (Omphalina = zilbor txikia), ertz inkurbatua eta erradialki ildaskatua. Azal leuna, lehorra, higrofanoa, arre-gorrixka, okre-gorrixka, marroi-arrosa edo okre-ezti kolorekoa.

Orriak: Dekurrenteak, oso zabal, koska txikiekin, lamelulekin, gaztetan zurixkak eta arre-okre antzeko kolorekoak zahartzean.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 1 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, mehea, leuna, lehorra, glabroa, zilindrikoa edo oinarrian lodixeagoa, kapela baino pixka bat kolore zurbilago izaten du. Espora-jalkina zuri-krema-horixka.[2]

Etimologia: Omphalina terminoa grekotik dator, zilbor, zilbor txiki, esan nahi duen "omphalos" hitzetik. Pyxidata epitetoa ere grekotik dator, kutxa txikia, esan nahi duen "pyxis" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omphalina galericolor delakoarekin nahas daiteke, honek tonu zurbilagoak ditu.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean (uztailetik irailera). Eremu belartsuetan edo goroldiotsu irekietan, zelaiak, lorategiak. Koniferoen eta haritzen zura dagoen lekuetan (batez ere erretakoa). Lurzoru areatsu eta eguzkitsuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Islandia, Europa, Svalbard, Errusia, Txina, Australia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia., Es or..
  4. Omphalina pyxidata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]