Paragymnopus perforans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paragymnopus perforans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus perforans
J.S. Oliveira, 2019
Banaketa mapa

Paragymnopus perforans Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa eta ez jangarria (oso haragi gutxi eta usain desatseginekoa).

Sinonimoak: Marasmius perforans, Gymnopus perforans, Agaricus perforans, Marasmiellus perforans, Micromphale perforans.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Oso txikia 0,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik kanpai itxurakora, erdian sakonune batekin, erradialki ildaskatua. Azal lehorra, glabroa, zertxobait ildaskatua, gaztetan marroia, zahartuaz zurixka kolorea hartuaz joaten da.

Orriak: Adnatuak, batzuetan oina inguratzen duen lepokoarekin bat eginak, estuak, zabal, hori-zurixka kolorekoak.

Hanka: Luzea, lehorra, belusduna (oinarrian gehiago), behean,mizelioaren harizpi beltzaxka luzeekin, marroia, gutxi-asko iluna edo beixa, hezetasunarekin, goialdean zurbila.

Haragia: Mehea, kapelakoa gelatinakara, zurixka edo marroia, usain txarra zanpatzean, aza ustelduarena, hartzituarena edo baratxuriarena, zapore leuna. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Perforans epitetoa berriz latinetik dator, zulatzen duena, esan nahi duen "perforans" hitzetik. Hazten den konifero-lumak zulatzen dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes s gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gymnopus androsaceus delakoak, habitat bera du, baina kapelak kolore arrexkagoa du eta oin meheagoa. Marasmius splachnoides espezieak, oin mehea du, harizpirik gabeko oinarria, usaingabea da eta hostogalkorretan sortzen da. Marasmius scorodonius-ak antzeko habitata du, baina handixeagoa da (1-2), eta baratxuri usaina du (ez aza ustelduarena).[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainetik azarora. Sakabanatuta edo taldean. Kosmopolita. Mendiko koniferoen azikuletan (izeietan pinuetan baino gehiago). Ohikoa Bajaurin.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Costa Rica, Islandia, Europa, Errusia, Txina.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 279 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Gymnopus perforans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]