Edukira joan

Peniophora aurantiaca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peniophora aurantiaca
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaPeniophoraceae
GeneroaPeniophora
Espeziea Peniophora aurantiaca
BasionimoaCorticium aurantiacum

Peniophora aurantiaca Peniophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Kneiffia aurantiaca, Gloeopeniophora aurantiaca, Byssomerulius aurantiacus.

Karpoforoa: Lehenengo papiliformea, gero zabaldua, orbikularra eta konfluentea; leuna, laranja kolorekoa edo bermiloia, zurbiltzeko joerarekin; ertz zuriarekin, erradioekin, gero fibrilosoa eta estuagoa.

Etimologia: Peniophora terminoa grezierazko, bobina, ardatza esan nahi duen “penion” hitzetik eta eraman, eduki, ardatz edo bobina itxurarekin esan nahi duen “phoro” hitzetik. Aurantiaca epitetoa latinetik dator, laranja kolorea esan nahi duen, “aurantiacus” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[2]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polyporacea tipikoa da kolore gorriagatik, eta horrekin hazten diren enborrak estaltzen ditu, alderantzizko zarakar irregular baten moduan.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haltzetako adar kortikatuen gainean.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Kuba, Puerto Rico, Jamaika, Dominikar Errepublika, Trinidad eta Tobago, Panama, Brasil, Kanariak, Europa (Alpeak), Errusia, Japonia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 581 or. ISBN 84-282-0540-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Peniophora aurantiaca: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]