Pholiota jahnii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pholiota jahnii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota jahnii

Pholiota jahnii Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, zapore mina du.

Sinonimoa: Pholiota muelleri.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta laua. Kapelaren azala likatsua hezetasunean, hondo hori-kromo koloreko edo limoi kolorekoaren gainean, oinarri zabaleko ezkata zorrotz ugari nabarmentzen dira, arre-gorrixka ilun kolorekoak erregularki banatuak (ertzera argiagoak).

Orriak: Oso estu, sabeldunak, hori zurbil koloretik okrera doazen kolorekoak.

Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa, lehorra, goian eraztun eremu iheskor batekin, eraztunaren azpitik hori-lasto kolorekoa ezkata marroi-gorrixka ilun kolorekoekin, oinarri zuntz-duna

Haragia: Hori argi kolorekoa. Usain atseginekoa, baina ahula eta zapore handikoa, garratz samarra. Espora-jalkina okre-marroi kolorekoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota squarrosa delakoarekin nahas daiteke, honek kapela eta hanka lehorrak izaten ditu (likatsua ez). Pholiota aurivella espezieak kapela eta oina likatsuak. Pholiota adiposa berriz euriarekin oso itsaskorra da, kapela eta hanka likatsuekin eta kapelako ezkatak erraz desagertzen zaio.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Urria. Egur saprofitoa (enborrak, motzondoak, lurperatutako sustraiak), pago eta beste hostoerorkorretan, baita baso mistoetan ere.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Europa, Txina.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 256 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Pholiota jahnii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]