Pholiota alnicola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pholiota alnicola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota alnicola
Singer, 1951

Pholiota alnicola Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa edo pozoitsua izan gabe, oso kalitate kaskarreko haragia du. Duela urte batzuk, Gaztela eta Leongo toki batzuetan, haragi eta arrainen hornigai gisa kontsumitzen zen. Kapelak ongailu gisa erabiltzen ziren, lehortu eta xehatu ondoren.

Sinonimoak: Pholiota apicea, Flammula alnicola.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 cm arteko diametrokoa, ganbiletik laura, titi kamuts batekin. Kapelaren azala bereizgarria, higrofanoa, arre-lehoi kolorekoa, argiagoa ertzetara eta horitu egiten da edo isla berdexkak izaten ditu.

Orriak: Herdoil kolorekoak ertz argiagoarekin.

Hanka: Luzea, 15 cm arteko luzerakoa, horixka kolorekoa, baina laster arre-gorrixka koloreko fibrilaz estalia.

Haragia: Urria, usain fungiko atseginekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Alnicola epitetoa latinetik dator, haltza esan nahi duen "alnus" hitzetik. Bere habitat gustukoenagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota flavida delakoarekin nahas daiteke, honek hori biziko kolorea du eta koniferoen egurretan irteten du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostozabalen (haltza, sahatsa, urkia …) motzondoetan eta usteltzen ari diren egurretan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Txile, Groenlandia, Islandia, Kanariak, Errusia, Europa, Txina, Hego Korea, Japonia, Australia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 97 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Pholiota alnicola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]