Edukira joan

Pholiota lenta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pholiota lenta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota lenta
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus lentus

Pholiota lenta Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da ez toxikoa, ez jangarria, ez da atsegina ahoan. Kolore argiko lurreko Pholiota bat da, taldeetan hazten dena.

Sinonimoak: Dryophila lenta, Flammula lenta.

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, zuri krema kolorekoa edo buztin kolorekoa; gainazal likatsua ezkata zuri txikiekin, batez ere kanpoaldean, zahartzean eta lehortzean desagertu egiten dira.

Orriak: Ez oso estu, itsatsiak edo pixka bat dekurrenteak koska batekin, zurbilak; zuri-krema kolorekoak eta gero okre antzekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, barrubetea, zilindriko erregularra, oinarrian marroi-gorrixkaz tindatzen da. Gainazala orban txikiz pikardatua dago. Gortina nabarmena eta iraunkorra.

Haragia: Nahiko lodia, zurixka edo tonalitate marroiekin. Usain atsegina du eta errefauaren zapore arina.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Lentus epitetoa latinetik dator, tinko, esan nahi duen "lentus" hitzetik. Bere haragiagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du kaltetik egiten, baina ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honen bereizgarria kapelaren eta oinaren gaineko ezkata zuriak dira, baita bere zuri-krema kolorea ere, ezaugarri hauek, Pholiota generoko beste espezietatik desberdina egiten dute.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean, lurpeko zur hondarretan, pago eta pinuen basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 413 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 251 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 123 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]