Edukira joan

Pholiota lucifera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pholiota lucifera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota lucifera
Quél., 1872
BasionimoaAgaricus lucifer

Pholiota lucifera Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Mingotsa izateaz gain, toxikoa izan daiteke

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila; horia edo hori-laranja kolorekoa; hezetasunean likatsua; azala arrexka koloreko ezkata itsatsi eta erorkorrekin.

Orriak: Meheak, estu, horiak, gero okre antzeko kolorekoak.

Hanka: Kapelaren kolore berekoa, oinarria izan ezik, arre-herdoil kolorekoa da; zilindrikoa, ezkatatsua eraztunetik behera, betea, azkenean barnehutsa. Eraztun horia eta kanpotik ezkatatsua.

Haragia: Trinkoa, horia, usain ahula eta zehaztugabea, zapore mikatza.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Lucifera epitetoa latinetik dator, argia, argia ematen, esan nahi duen "lucifer" hitzetik. Bere kolore biziagatik

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria; zenbait autorerentzat susmagarria ere bada. Hobe da dagoen tokian uztea, bere mingostasunagatik bakarrik bada ere.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota squarrosa delakoarekin nahas daiteke, baina honek ezkata nabarmenagoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Soropildua hazten da, lurrean, egur zatien artean, lorategietan, koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 411 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 103 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) -Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 244 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 256 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]