Pluteus chrysophaeus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pluteus atromarginatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus chrysophaeus
Quél., 1872

Pluteus atromarginatus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Higrofanoa, hauskorra. 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran erdi-esferikoa, gero erabat zabaltzen da, arre-kanela kolorekoa, arre-gorrixka, gero argiagoa, zimurtsu samarra eta ertz oso ildaskatuarekin.

Orriak: Estu, libreak, hasieran zuriak, gero esporak heldu ahala, kolore arrosa hartzen dute.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, zuri hialinoa, oinarrian horixka samarra, baina ez betik.

Haragia: Urria.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Chrysophaeus epitetoa grekotik dator, urrea, esan nahi duen "krysos" hitzetik eta, arrea, esan nahi duen, "phaios" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pluteus romellii delakoarekin nahas daiteke, honek oina hori biziz gehiago koloreztatua du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udatik udazkenera. Hostozabalen enborretan. Ez da urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Turkia, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 303 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 255 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]