Pluteus romellii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pluteus romellii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus romellii
Sacc., 1895

Pluteus romellii Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra, hornigai gisa bakarrik edo beste perretxiko hobeagoei laguntzeko erabiltzen da.

Sinonimoa: Pluteus lutescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hasietan ganbila, gero laua eta pixka bat deprimitua erdian, ertza inkurbatua, batzuetan pitzatua. Azal lehorra, belusduna, higrofanoa, erradialki leunki zimurtua, arre-horixka kolorekoa, marroi-horixka, erdigunetik ertzerantz abiatzen diren zain beltzekin.

Orriak: Ugari, estu, sabeldunak, libreak, hasieran zuri-horixka kolorekoak eta ondoren arrosak esporengatik.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzea, zilindrikoa, haritsua, zuzena edo oinarrian okertua, zeta-antzekoa, zurixka, horixka edo hori-limoi kolorekoa.

Haragia: Mehea, urtsua, higrofanoa, zurixka, horia oinean. Onddo usainekoa eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Romellii epitetoa, Lars Gunnar Romell (1854-1927) mikologo suediarrari eskainia dago.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pluteus leoninus delakoarekin nahas daiteke, honen kapela beti hori-urre kolorekoa da (ez du arrexka kolorerik hartzen), eta oina zurixkagoa du. Pluteus chrysophaeus espeziearekin ere bai, honen oina ez da oso horixka oinarrian. Pluteus nanus oso antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, Saprofitoa, zuhaitz hostogalkorren egur hondarretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Bolivia, Europa, Errusia, Israel, Iran, Japonia, Australia, Hegoafrika.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
  6. Pluteus romellii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]