Edukira joan

Pluteus petasatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pluteus petasatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus petasatus
Gillet, 1876
BasionimoaAgaricus petasatus

Pluteus petasatus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez dago Pluteus toxikorik. Espezie honek balio gutxi du sukaldaritzan, nahiz eta batzuek haragiaren hornigai gisa edo arrozak eta patata gisatuak laguntzeko erabiltzen duten

Kapela: 6 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, ganbila titi zabal batekin. Oso kolore zurbilekoa: zurixka, zuri-grisaxka, erdian kolore arre argikoa. Zetadun azala, erdian pitzatu egiten da eta ezkata arre argiak agertzen dira.

Orriak: Nahikoa estu, libreak, lehenengo zuriak, gero arrosa-izokin kolorekoak, azkenean arre-arrosa kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Sendoa, irmoa, 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,5 cm bitarteko lodierakoa, zuria, oinarrian zuntz txiki marroiak izaten ditu.

Haragia: Lodia, zuria, biguna, usain atseginekoa (sahats lorearena).[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina ez oso preziatua.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pluteus pellitus delakoarekin nahas daiteke, honek ez du ezkatarik kapelan.[3]

Oharra: Genero honetako espezie handienetako bat da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean, hostozabalen desegindako egurretan, zerrategietako pilatutako hondakinetan edo zerrauts piloetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia, Txina, Japonia, Madagaskar, Australia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 298 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]