Pluteus plautus
Pluteus plautus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus plautus Quél., 1876 |
Pluteus plautus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Pluteus albogurosus, Pluteus boudieri.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 50 mm arteko diametrokoa, lehenengo esfera-erdi formakoa, ondoren konikoa, ganbila, azkenean zabaldua eta titi apur batekin, ertz zorrotza, ildaskatua, kapelaren gainazala, higrofanoa, denbora hezean zeharrargitsua, erradioaren erdiraino ildaskatua, gutxi-asko zainekin diskoa, kolore aldakorrekoa, zurixka tonu arrosakaren batekin, marroitik marroi ilunera erdirantz, oro har zurbilagoa ertzerantz eta denbora lehorrean.
Orriak: Nahiko estu, desberdinak, libreak, sabeldunak, lehenengo zuriak, gero grisaxkak edo kremak, helduaroan arrosak, kolore bereko ertza edo zurixka, osoa edo flokulosa.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 80 mm arteko garaierakoa eta 15 mm arteko lodierakoa, zilindrikoa, oinarrirantz pixka bat loditua, betea, helduaroan barnehutsa, fibrilosoa, zuria edo zurixka goialdean, marroia edo okre kolorekoa oinarrirantz.
Haragia: Mehea kapelan, hauskorra, higrofanoa, zurixka edo krema-zurixka kolorekoa, usain ez oso nabarmena edo desatsegin samarrekoa, zaporea ere ez oso nabarmena.[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Plautus epitetoa ere latinetik dator, zabala, oin lauekin, hankaren erraboilari erreferentzia eginez.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pluteus granulatus delakoarekin nahas daiteke, hau arruntagoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen egur oso degradatuetan. Oso urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Benin, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) ociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Pluteus plautus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.