Pluteus salicinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pluteus salicinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus salicinus
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora arrosak dauzka
 
saprobioa da
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pluteus salicinus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Pluteus eta Volvariella guztiak, lurrean hazten badira, jateko onak dira, baina lignikola gisa hazten badira, kalitate apalekoak dira. Psilozibina edo psilozina pixka bat izan dezakete.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, kolore berdexka du, gris marroiarekin nahastua, erdigune ilunagoarekin, arre kolorekoa ia beltza. Gainazal lubrifikatua izaten du eguraldi hezearekin, zuntz txiki arrexkaz marratua, batez ere erdian.

Orriak: Libreak, estu samar, hasieran zurixkak, gero arrosak eta azkenean arrosa-herdoil kolorekoak.

Orri libreak: oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa; zuria, gris-berdexka koloreko zuntz txiki laburrez marratua.

Haragia: Mehea, zuria, zehaztugabeko usain eta zaporekoa.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots,"pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina sukaldaritzan balio gutxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pluteus hau erraz identifikatzen da, erdialde oso iluna duen gris-berdexka koloreko kapela duelako, eta kapelaren periferiaren erdigunetik ateratzen diren zuntz txiki arrexkengatik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian,udan eta udazkenean. Saprofita da, motzondoetan edo hostogalkorren zurean: sahatsetan, makaletan, zurzurietan, haritzetan, hezetasuna duten ibaiertzetako zuhaitzetan, zur gogorretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Japonia, Ipar Amerika, Hawaii, Kanariak, Hegoafrika, Mozambike, Himalaiako eremua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 302 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mill setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 180 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]