Edukira joan

Psilocybe phyllogena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psilocybe phyllogena
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaPsilocybe
Espeziea Psilocybe phyllogena
Peck, 1912
BasionimoaHypholoma phyllogenum

Psilocybe phyllogena Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bere toxikotasuna oraindik frogatu ez bada ere, zuhur jokatu beharra dago, antzeko beste espezie batzuena frogatu da.

Sinonimoak:Psilocybe rhombispora, Psilocybe modesta, Psilocybe cearulipes, Turficola Neorhombispora, Psilocybe Subbrunneocystidiata, Deconica rhombispora, Hypholoma rhobispora, Neamatoloma rhombisporum, Agaricus phyllogenus.

Kapela: Txikia, 1,5 cm-ko diametro artekoa, hemisferikotik ganbil-lauraino. Kapelaren azala higrofanoa, okre tonuekin, ertzerantz ezkata zuriekin.

Orriak: Atxikiak, oso zabal, arre tonuekin, ertz zurbilarekin.

Hanka: 4 cm arteko garaierakoa, arrea, ezkata zuriekin.

Haragia: Urria, usain handiarekin. Espora-jalkia morexka.[2]

Etimologia: Psilocybe hitza, grekozko bi hitzetatik dator: biluzik, esan nahi duen “psillos” hitzetik eta burua, esan nahi duen, “kūbe” hitzetik. Pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Rhombispora epitetoa esporen formagatik du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria. Toxikoa izan daiteke.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorotzetan hazten diren beste Psilocybe batzuekin nahas daiteke, gehienak toxikoak.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Zaldien gorotzetan hazten da.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Guyana Frantsesa, Gabon, Europa, Errusia, India, Vietnam, Laos, Kanbodia, Japonia, Hego Korea, Taiwan, Borneo, Australia, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 105 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Psilocybe phyllogena: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]