Edukira joan

Pyrrhulomyces astragalinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pyrrhulomyces astragalinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota astragalina
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus astragalinus

Pyrrhulomyces astragalinus Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Pholiota astragalina, Gymnopilus laeticolor, Flammula laeticolor, Gymnopilus astragalinus.

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua eta disko forman; gainazal hezea, leuna, gorri-odol kolorekoa edo gorri-azafrai kolorekoa, erdigunean ilunagoa, ertza hori zurbil kolorekoa, lehenbizi haritsu-zetaduna errezel iheskorraren hondarrengatik.

Orriak: Estu, itsatsiak edo dekurrenteak koskekin, hori-okre kolorekoak, gero arre-kanela kolorekoak, ertza lehenengo flokosoa, heteroformoa.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,7 cm bitarteko diametrokoa. Zilindrikoa, oinarrira mehetua, pixka bat okertua, laster barnehutsa, horixka, arrea eta haritsua oinarrian.

Haragia: Zurbila, arabarba kolorekoa oinarrian, ebakitzean edo apurtzean azkar belzten da (ale gazteetan). Zapore mingotsekoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Astragalina epitetoa grezieratik dator, karnaba, esan nahi duen, "astragalinos" hitzetik. Ziurrenik bere kolore biziengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz identifikatzen da kapelaren kolore laranja ederragatik, baina batez ere haragiagatik, ebaki ondoren minutu gutxira belztu egiten delako

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Koniferoen motzondoetan, soropildua edo taldeetan estu, mendietan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia, Hego Korea.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 111 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  5. Pholiota astragalina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]